Honeek be larri?

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2012-02-29 14:28 Urteetako aroa akabo egiten dala itsuak be ikusten dau. Urteetan dirua mobidu egiten zan. Diru asko egoan, ezein egitasmotan gastetako, fundamentubako inbersinoetan sartuteko edota negoziotako marrazoek berebiziko negozioak egiteko. Eta dirurik ez baegoan maileguak edozein momentutan etorten ziran. Gurpil zoroak etenbarik jarraituten eban jiraka. Festa akabo egin dan arte. Instituzino publikoak, enpresak, kirol egitasmoak, kultur alorrekoak... Danak dabilz arduratuta diru faltea dala eta. Eta lantzean behin, ezustekoak izaten doguz. Gaur jakin izan dot Euskal Alkargo Autonomoan gehien salduten dan egunkariaren enpreseak diru galera handiak daukazala. Urteetan jaun eta jabe izan da, bai mediatikoki zein ekonomikoki. Gaur akzinodun askok oraingo kudeatzaileak kendu eta beste batzuk iminitea eskatuten dabe galerak ikaragarriak diralako. Salmentak behera doaz, publizidadearen bidetik sartuten dan dirua be bai. Eta kontuan hartuta papelezko egunkariena iraganeko negozioa dala eta Madrileko egunkari handia erosteko erabagia goitik beherako akatsa izan dala, ez da bape goxoa komunikazino talde honek aurrean daukan panoramea. Urteetan agertu daben harrokeria kontuan hartuta, batek baino gehiagok pentsauko dau hau ez dala barri txarra.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu