Botoak baino ez

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2012-02-21 16:23   Musikea Begibistan dago tantaka-tantaka popularrek euren programea martxan eta indarrean imini gura dabela. Gehiengoa daukie Madrileko Kongresuan, hainbat alkarte autonomo eta udaletan. Ia-ia ez daukie mugarik. Krisialdi ekonomikoari aurre egiteko euren neurriak martxan imini izan dabez. Justizian eta hezkuntzan be euren ikuspuntuak nagusi izan daitezan beharrean dabilz. Andaluzian irabaziko dabela dakarre inkestek. Eta hemendik urte batera Euskadiko hauteskunde autonomikoak izango dira. Egoerea goitik behera aldatuten ez bada gobernetan egon izan diran kontituzinonalistak gitxiengoan geratuko dira. Horrek loa kenduten deutse azken hiru urteetan txaloka egon izan diran Espainiako sozialistei eta popularrei. Urteetan gobernetan egon izan dan EAJ boteretik kendutea sano garrantzitsua zan alderdi biontzako. Ezker abertzalea bidetik kenduteaz ganera jeltzaleak Lakuatik bialdutea zan helburua. Orain, denpora barriak datoz. Unionistak gobernetan oso maila eskaxa agertu dabela itsuak be ikusten dau. Indarkeriaren aroa amaitu egin da eta Legebiltzarrean jentearen pentsakerearen benetako islada ikusiko dala emoten dau. Eta ez da Lopez eta Basagoitiren gustokoa izango. Jakina, halaxe izango da popularrek euren azken amarrua martxan iminten ez badabe, izan be, ETAren erruz izan ei diran milaka eta milaka errefuxiatuk euskal hauteskundeetan botoa emon ahal izango dabela iragarri da. Honeek errefuxiatuok 200.000 ei dira. Onartu egin behar da ETAren erruz hainbat lagunek alde egin behar dabela mehatxuek eraginda. ETAren indarkeria amaitu izanak ez deusku ahaztarazo behar urteetan bildur handia eragin izan dala jente askorengan. Halanda be, Euskaditik kanpo bizi diran euskaldun guztiak ez dira joan ETAk bialduta. Ez da inoiz zehatz zenbatu joandakoen kopurua eta kontu horreetan adituak diran askok adierazoten dabe zenbaki horren atzean indarkeria baino gehiago dagoala: euren herrietara bueltau diran kanpokoak, lan bila joandakoak, bikotea hemendik kanpo topau dabenak. ETAren erruz joandakoak askoz gitxiago dira, baina horreen zenbaki potoloa zabaldutea primeran etorten da euskaldunon izena zikinduteko (ETAk nahiko zikindu ez bagaitu, jakina...). Edozelan be, deigarria iruditu jat neurria. Zergaitik botoa emoteko aukereari erreparau bakarrik? Eta zergaitik ez zergak euskal diputazinoetan pagetako aukereari? Hemendik kanpora joateko behartuta izan badira berreskuratu deiezala eskubide eta eginbehar guztiak. Hemendik kanpo bizi diran euskaldunok gure hauteskundeetan botoa emoteko eskubidea badaukie, izan deiela zergak gurean pagetako eskubidea be. Edo euren botoak nora joan leitekezan da euren interes bakarra?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu