Finalera!!

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2012-02-08 15:11 Kopako finalean dago Athletic daborduko. San Mamesen egon nintzan atzo, kriston hotza pasetan. Giroa, halanda be, bero beroa. Polita izan zan partidua. Mirandés taldea, nahiz eta bigarren B mailakoa izan, Athletici aurre egiten ahalegindu zan, baina taldeen arteko diferentziak nabarmenak ziran. Orain Madrilera. Pronostikoak betetuten badira Pep Guardiolaren Barça izango da lehoien arerioa. Lehen baino ahulago ei dabil talde blaugrana, baina ezin da inoiz ahaztu jokalari bikainak daukazala. Bilboko lehoiek, zalantza barik, euren jokoa nabarmen hobetu dabe azken hilabeteotan. “Eroa” ei zan Marcelo Bielsa, baina orain arte, behintzat, ez dau jentaurrean erakutsi burutik eginda dagoanik. Juxtu kontrakoa: berba neurtuak denpora guztian eta ez da bape mediatikoa izan. Eta denporaldiaren hasikeran izan ziran zalantzak ezabatu ditu taldearen jokoak. Ikuskizun ederra espero da, bai futbol zelaian zein gure kaleetan. Bizkaia osoan izango dan espektakulua nekez ahaztuko da. Seguru nago aurtongo giroa orain hiru urtekoa baino ederragoa izango dala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu