Euskaldunon arazoa beste bat da

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2012-02-03 16:51   Bertsolaritzea Rubalcaba edo Chacón. Chacón edo Rubalcaba. Nor izango ete da irabazlea? Rubalcaba klasikoak aparato zaharraren babesa daukala emoten dau. Chaconek babes zabala lortu ei dau Catalunyatik kanpo. Sarri esan izan da sozialisten kongresuetan ondo jakiten dala zelan sartuten dan, baina nekez asmau leitekeala zelan atara. Dana dago airean, dana kolokan, gizon zaharra ala andra gaztea. Barne ministro ohia ala Defentsa ministroa izandakoa. Baina inork badaki zein dan euren arteko ezbardintasuna? Zein da euren arteko diferentzia adina eta generoa alde batera lagata? Ez dot pentsetan popularrak kezkatuta dagozanik batak ala besteak irabazteko posibilidadeak daukazala pentsauta... Askoz kezkagarria da Iñigo Urkulluk gaur goizean salatu dauena: Jaurlaritza egoera ekonomiko larrian dagoala adierazo dau buruzagi jeltzaleak. Sozialisten artean horren begi onez ikusita dagoan Patxi Lópezek ez dauka esatekorik bere agintepean izandako gestino eskaxarengaitik?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu