Athletic: amesak jarraitu daiala

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2012-01-27 22:34   Euskerea berbagai Inor gitxik iminiten dau zalantzatan Athleticek agertuten dauen jokoa. Hasikeran zalantza piloa izan zan Bielsaren inguruan. Horreek zalantzok ezerezean geratu dira. Joku duina agertu baino polito jokatuten dabe zurigorriek. Eta emoitzak be etorriko dirala espero da. Kopan gauza politak egin leitekezala uste dabe zaleek. Ez daukat ahaztuta orain hilebete batzuk Caparros faltan botaten ebela persona askok. Orain inor gitxik esaten dau hareek denporak hobeak zirala oraingoak baino. Emoitza bikainek dana garbituten dabe. Halanda be (beti topau behar da pegaren bat), ez dakit noraino ailegauko dan Bielsaren Athletica. Ez dago ordezko jokalari askorik eta denporaldia luzea da ondino. Lesinoak, zigorrak, hiru txapelketa errotazino barik... Eta denporaldiaren hasikeran jokalari batzuk taldetik kanpo geratu ziran. Adituek dinoe Bielsari jokalari multzo haundiak ez jakozala gustetan eta formulea arrakastatsua izan da bere aurreko taldeetan. Halan izan daitela gure Athleticen. Bien bitartean, zelako gustua gure lehoiak futbol zelaietan ikustea!!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu