Fraga: haragijaleak jan ebazan "demokrata"

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2012-01-18 18:23   Euskaldunak munduan

Manuel Fraga Iribarne hil barri da eta laudorio piloa entzun dogu bere ibilbidearen inguruan. Edukazino txarrekoa ei da hildakoen ganean txarto berba egitea, jakina. Baina era berean, ez dago ondo Historia desitxuratzea.

Frankoren ministroa izan zan Fraga. Diktadorea eta bere errejimena era sutsuan defendidu eban. Informazino ministroa izan zan garai haretan eta bere lanak ez eban izan, hain zuzen, adierazpen askatasunagaz zerikusirik. Era berean, ezin da esan kultura txikien defendatzailea izan zanik. Euskerearen kontra esandakoak, esate baterako, idatzita eta grabauta geratu dira.

Demokrazia ekarri ei eban edo, behintzat, demokrazia ekarten kolaborau ei eban. Ez dot esango transizinoan lagundu ez ebanik, baina era berean esan behar da frankismoaren printzipioak defendiduten ebazala. Diktadurearen kolaboratzaileak bere inguruan alkartu ziran. Errejimenaren haragijaleak jan ebazala dinoe bere aldeko askok.

Frankismotik Demokraziara pasau ei zan Espainia modu eredugarrian. Eredugarria izan ei zan Frankok iminitako erregea hor mantendutea (eta mantendu berbea era askotara ulertu leiteke). Eredugarria izan ei zan frankistak boterean jarraitutea aurreko aroan egindakoagaitik inok konturik eskatu barik. Eredugarria izan ei zan frankismoak urteetan egindako hamaikatxu barrabaskeriengaitik inok ardurarik ez hartutea.

Ez zan hori izan bere meritu bakarra. Frankismoaren zutabeetako bat izandakoa demokrazian gizon handi bihurtu zan. Ez dot errepetidu gura zelako saltsatan egon zan sartuta Fraga ministroa izan zan bitartean: Gasteizekoa, Montejurrakoa,... Ikurriñea haren hilotzaren ganetik baino ez ei zan onartuko...

Gaur egun haren ondorengo politikoak aginduten dagoz Espainian. Eta gizon handi lez hilobiratu dabe. Memoria historikoa zer dan ahaztuta dago eta egindako kalteengaitik ez dau inok pagauko. Edo hobeto esanda, honeek, behintzat, ez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu