Popularren katixima pikutara

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2012-01-08 22:08 Tira, hasi dira Raxoiren neurri ekonomikoak. Katixima ekonomikoa pikutara bialdu dabe popularrek. Urteak emon dabez euren prensatik esaten zergak bajatu behar dirala ekonomia suspertuteko eta hartun daben lehenengo neurrietako bat Errentaren ganeko zergea igotea izan da. Eta hau “hasikerearen hasikerea” baino ez ei da. Espainiaren egoerea ekonomikoa oso larria dala eroak be badaki. Espainia zorretan sartuta dagoala egunero egunero entzuten dogu. Baina sarri kontau izan dabe popularrek zergak igonda ez zala ziurtatzen errekaudazino handiagoa izatea. Ezinbestekoa zan gobernu sinisgarria izatea jarduera ekonomikoa indartuteko. Urteetan kontautakoa propaganda hutsa baino ez zan ala? Eta portzierto, alkarte autonomoen autogobernua non geratuten da honeek neurriok indarrean sartu eta gero? Eta Kontzertu Ekonomikoa? Zero momentutik hasi dira popularrak estadua berrespainolizau guran. Edozelan be, kritika serioa egin behar jake popularrei. Hartutako neurriek zorrak pagetako baino ez dabe balio. Ondo dago zorrak pagetea, batez be zordunen ikuspuntutik ikusita, baina Espainiaren arazoa beste bat da: zer egin behar dau Espainiako gobernuak ekonomia suspertzeko? Beste modu batera esanda: nondik biziko da etorkizuneko Espainia? Orain arte eraikuntzatik eta turismotik bizi izan da neurri haundi batean. Hori modeloa pikutara joan danean, zerk ordezkatuko dau? Eta guk euskaldunok zer egingo dogu? Nondik biziko da gure ekonomia? Urteetan entzun izan dogu zorionekoak gintzazala estadu handi baten parte izaten. Orain begibistan dago Espainiako merkatuak ez daukala gure ekonomiari eusteko behar besteko indarrik. Era berean “Espainia” marka lagungarri baino traba izan leiteke atzerritik ibilteko. Inork kalkulauko ete dau zenbateko kostua daukan guretzako Espainiari atxikituta egotea? Aurreko gobernu batzuek ixilpeko lana egin izan eben euskal ekonomia nazinoartera zabaltzeko, hau da, gure produktuak Espainiatik kanpo saldu ahal izateko. Ikusitakoaren arabera bide zuzena zan hori. Bide beretik jarraitzen ete dau oraingo Eusko Jaurlaritzeak?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu