Horra, horra, Raxoi(re)n erreforma...

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2011-12-19 17:56

Zorionez, Raxoik ez dau iragarri goitik beherako erreformarik Madrileko Diputaduen Kongresuan. Gaur egun erreformeak galdu dau aspaldian eukan esangura. Urteetan erreformea herritarron bizimodua hobetzeko erabilten zan. Zorioneko berbea zan. Orain, ostera, erreformea datorrenean badakigu txarrerako aldaketea datorrela eta gure bizimodua petraldu egingo dala.

Jai egunak Astelehen-Barikutara eroatea? Tira, aspalditik ez dot jakin zer dan “zubi” batean jai izatea. Are gehiago, jai egunetan behar egiten ohituta nago. Beraz, ez daitela erreforma gehiago etorri eta pasau daiguzan Gabonak ahalik eta ondoen.

Gabonak pasau eta gozu, honeek egunok gozetako dira. Niretzat ahaztezinak izango dira aurtongo Gabon jaiak. Gabon arrastian Zamudiotik ibiliko dan Olentzeroa hau bloga irakurten dabenok ondo baino hobeto ezagutzen dabe. Eta honaino idatzi leiteke.

Zalantza izpirik ez daukat. Tripaundiarentzat eta Zamudioko umeentzat sano ondo pasetako eguna izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu