Ez da joango, ez...

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2011-11-28 15:20 Ez dot hauteskundeen ganeko hausnarketarik egin gura izan. Esan beharrekoa esanda dago daborduko. Abertzaleak nagusi izan dira Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan berebiziko arrakastea lortu dabe bai Amaiurrek zein Geroa Baik. Lehenengo ondorioa oso argia da: Gasteizen agintean dagoan Gobernuak ez dau gure herriaren gehiengoa ordezkatzen. Sarritan esan izan da gure herria bitan zatituta dagoala: herritarren erdia abertzalea eta beste erdia espainolistea. Sarritan esan izan dot matematikeak hori tesia hankaz gora jarten dauela; abertzaleon botuak beti izan dira EAEn gehiago unionistenak baino. Zenbakiek horixe bera aurreratzen euskuen, baina aurten izan diran hauteskunde biotako emoitzak ikusita argi baino argiago dago. Are gehiago kontuan hartuta hauteskunde orokorrak ez dirala abertzaleentzat goxoenak. Gobernuari babesa emoten deutsen alderdi biek esan dabe argi eta garbi Patxi Lopezek ziurtauta daukala behar besteko babesa legealdia agortuteko. Orain arte egin daben lana eta emoitzak kontuan hartuta falta dan urte t’erdia luze baino luzeagoa izango dala pentsetan dot. Legitimidade falta handia izateaz ganera, ez dau emoten botoemoile sozialistek be euren lana babesten dabenik. Kanpainian zehar aldarrikatu dau Iñaki Antiguedadek Ajuria Enean dagoan “okupa” bialdu egin behar zala. Lengoaia ez da lar goxoa, baina onartu daigun herritarrek bere ahotsa entzunarazo dabela bai Maiatzean zein orain. Gorrarena egiten jarraituko ete dabe? Berekabuz joateko duintasuna izango ete dau? Mobiduteko asmorik ez daukiela emoten dau...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu