Kanpaina ez da ondino amaitu
2011-11-16 17:27Orain gutxi idazten neban interes bako debatea egin izan ebela Rubalcabak eta Raxoik. Ez da harritzekoa Estadu mailan ezer gutxi dagoala jokoan kontutan hartuta. Gaur egun dagoan zalantza bakarra popularren garaipenaren neurria da.
Publiketan dirazan inkestatan ez dot larregi sinisten. Komunikabide edo instituzinoen bidetik publiko egiten diranak eretxi publikoan eragiteko kaleratuten dira sarri. Normalean, ezkutuko asmoa daukie, informazino argia emotea baino. Batzuetan inkesten asmoa oso argia da: bildurraren botua eragitea, norberaren botoemoleak animatutea, besteak etxean gerarazotea,...
Harrigarria bada be, inkesta guztiak bat datoz Raxoiren garaipena goitik beherakoa izango dala adierazoten. Sozialisten gotorlekua zan Andaluzian popularrak nagusi izango ei dira eta Catalunyan sozialistek ez dabe agertuko garai bateko indarra. Beraz, itxura guztien arabera, Maiatzan lortutakoagaz batera popularrek Espainia euren erara moldatu ahal izango dabe.
Oposizinoko sozialistek lanak izango dabez alderdian bakea mantenduten. Patxi López ei da alderdi salbatuko dauana. Baina horreek kontuok bere garaian etorriko dira.
Gurean badago beste zeozer jokoan. Hiru edo lau indar politikoen indarrak oso parekatuak ei dabilz. Ikusi beharko da Amaiur EAJ gainditzeko gauza dan edota Bilduk gobernetan agertu dabezan gabeziek kalte egiten dautsen. Ez dago argi hemen PSEk horreenbesteko egurra hartuko ete dauan. Ez dago argi Uxue Barkos eskainu barik geratuko ete dan. Euskal lurraldeetan, behintzat, badago bestelako irakurketea, nahiz eta Estatu mailan eragin haundirik ez izan. Kanpaina ez da ondino amaitu.Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!