Interes bako debatea

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2011-11-08 01:38   Bidaide Ez dot gura izan Hauteskunde Orokorretan klasiko bihurtu dan debatea ikusi. Bertan agertzen dan irudia faltsua dala uste dot. Sarri idatzi izan dot hauteskundeetan ez dala Presidente-Lehendakari-Alkaterik aukeratuten, parlamentuan baino. Parlamentuetan indar politikoak dagoz ordezkauta eta esperientziak esaten deusku ez dala beti talderik handiena benetan agintzen dauena. Gobernuek talde txikien laguntzinoa behar dabenean txiki horreen ideiak atara behar dabez aurrera eurenak albo batera lagata. Aznarreri pasau jakon lehenengo biderrez irabazi ebanean. Eta azken legealdi honetan Zapaterok berak eskua zabaldu behar izan dau Gernikako Estatutuari jagokonez jeltzaleen babesa ziurtatzeko. Nire lagun batek sarritan esan izan deust aberasgarriagoa litzakeela hautagai handien arteko debateak entzun barik alderdi txikien ikuspuntuak ezagutzea honeenak dira eta beteko diran programak. Hori lartxu dala pentsetan dot, baina egia da biren arteko honeek debateok pobreak dirala. "Gure" Estadu honetan badagoz bestelako ideiak, debate horretan ordezkauta ez dagozanak. Eta badaukadaz zeregin askoz interesgarriagoak halango espektakuluak ikustea baino.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu