Ez horregaitik, Lagatzu
2011-10-17 02:52 Musikea Ez dot inoz egingo, baina sarritan izan dot liburu bat idazteko apunteak hartuteko tentazinoa. Inoz idatziko ez doten liburuaren izenburua hauxe izango litzake: “Perretxikoa ez da ustela, Zamudioko zinegotzi baten gorabeherakâ€. (Zamudioztarrak "perretxiko ustelak" ei gara) Bertan Udalaren inguruan jazotakoa kontauko neuke, kontetako piloa dago eta. Zinegotzi batek bikoteak ezkonduten ditu (edo nire lagun abade batek dinostenez, “ezkondu, eurak ezkonduten dira, gu ezkontzaren lekukoak gareâ€), hamaikatxu lekutara joaten da konbidauta edo konbidauta egon barik, agur beroak hartuten ditu, begirada ilunak jaso, eztabaidabako bilerak eta eztabaida biziko bilerak, buruhauste ugari, telefono dei piloa eta abar luzea… Orain hilabeteak komentau neban Zamudioko euskararen aldeko alkartearen jaian lagunduten egon izan nintzala. Eta postre lez, oholtzara igon behar izan nebala, alkatea eta beste zinegotziekaz batera euskal kanta tradizinonalak kantatzera. Pronostiko eta lojika guztien kontra eguzkiak jarraitu eban nagusi izaten arrasti osoan zehar. Lehengo egunean, Lagatzu alkartekoek afalduten konbidau izan gintuen egun haretan kolaboratzaile egondako guztiok egindako lanarengaitik eskerrak emoteko. Eta esan behar dot ondo baino hobeto afaldu genduala. Ni ez naz Lagatzuko partaidea eta ez neban jakin bertara joan behar izan neban ala ez. Egun bakar batean lagunduteak ez dau esan gura tripea beteteko eskubidea irabazi dotenik. Ganera, uste dot horreek lanok egiteko emon izan euskuela euren botua uritarrok. Tartean afariak izan barik be, bardin bardin egingo neuke. Baina Lagatzuko arduradun batek behin eta barriro eskatu eustan joateko eta halaxe egin neban. Hainbeste insistidu eta gero ez joatea detaile itxusia izango litzakela pentseu neban. Akabuan, bapo afaldu eta gero, platerak batuten lagundu neban eta persona batek bromatan esan eustan: “Zinegotzia be lanean?†Irribarre bat izan zan nire erantzuna. Erantzuna izan behar zan: “Bai, Iñaki be lanean. Hamen be baiâ€. Ez dot pentsetan inor nire zerbitzuan egon behar danik. Txikitan ikisi neban beste persona baten etxean konbidauta zagozanean lagundu behar dautsazula anfitrioiari kontrakorik aginduten ez badautsazu. Sarritan egin izan dot lagunen etxeetan eta bardintsu egiten jarraitzeko asmoa daukat. Espero bezela, afaldu eta gero, musikaren sasoia etorri zan. Euskal kanta tradizinonalak izan ziran nagusi. Zorionez, ez zan ez oholtzarik ez protagonistarik, neska kantari-musikariak baino ez. Giro atsegina sortzeko ez zan besterik behar. Gainontzekook lagundu egiten geuntsen kantutegiaren laguntzinoagaz. Inoz idatziko ez doten liburu horren atal goxoa, alajaina!Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!