Sendoa? Tira...

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2011-10-11 17:46   Jan edanak Hasarretzeko edo are gehiago, suminduta egoteko modukoa da. Lerro artean ulertu eitekean CAM, Novacaixagalicia edota Unimm kutxen egoerea ez zala ona. Akabuan, euren kontura aurrera jarraitzeko modurik ez eben izan eta Estaduak hartu izan ditu bere altzoan. Beste era batera, uritarrok ordaindu beharko doguz euren zorrak. Jestino eskaxa, adreiluan harrapauta, politikeriek harrapauta,... atxaki mordoa entzun izan dira. Eta horrezaz ganera, kudeatzaileek dirua poltsikoratu egin dabe. Suminduteko modukoa izan da jakitea zelako soldatak eta betiko pentsino majoak hartuten ebezala honeek aurrezki kutxok kudeatu dabezan pertsonek. Kutxak zulora eta eurak gero eta hobeto. Eta nire buruari preguntetan deutsat: non arraio egon dira urteotan merkatua arautzeko eta kontroletako dagozan erakundeak? Non egon dira gobernua eta horren zorrotza ei dan Espainiako Bankua? Esan dagiala orain Espainiako finantza sistemea sendoa dala eta nazinoarteko inbersoreek konfidantzea izan behar dabela banku eta aurrezki kutxatan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu