Ez horren onak, ez horren txarrak...
2011-09-30 18:14 Euskaldunak munduan Halakoxea da futbolaren mundua: batzuetan gailurrean dago taldea. Hortik aste betera zulo baltzean. Zalantzaz beteta egoan zalegoa atzo goizerarte. Atzoko partidua ikusi eta gero zeruan dago taldea ostera be. Luis Fernandezek pentsetan eban Paris Sant Germain sendoagoa zala Athletic baino. Halanda be, zurigorriak nagusitu ziran hasikeratik akaburaino. Partiduak jokatu arte ezin da esan nor nagusituko dan. Europa Leaguen primeran badoaz be, Ligan behar dabe puntuak atara San Mameseko lehoiek. Domeka eguerdian (eguerdian!!!) Erreala izango da aurrean. Orduan ikusiko da gorantzako bideak jarraituten dauen edo Athleticek sufriduten jarraituko dauen. Susmoa konfirmau egin dala emoten dau; Athleticen egoera ekonomikoa ez da adierazo bezain goxoa. Susmo hori izan neban horrenbeste jokalari taldetik kanpo ikusi nebanean. Edozein etxetan egiten dan lez, gastuak murriztu behar izan dira zorrak pagau ahal izateko. Argi dago futbol talde batean gasturik handiena jokalarien soldatek hartuten dabela. Eta jokatuten ez daben eta jokatuko ez daben jokalari guztiei beste leku bat topau beharko jake.Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!