Indartu bai, baina ez betiko

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2011-09-28 17:18   Euskerea berbagai Apuntetako modukoa izan zan ETAko presoen komunikadua. Gernikako adierazpeneagaz bat egiten dabe presoek. Beraz, ulertu egiten da ETAren burruka armatua amaitzera doala. Beste kontu bat da zelan akabauko dan indarkeriaren aroa. Falta dan azken pausua ETAk emon beharko dau erakunde lez, baina ez litzake harritzekoa komunikadua hemendik eta denpora gitxira izatea. Jakina, hor ez dabe esango, batzuek espero ei daben lez, damututa dagozala, euren ibilbidea alperrekoa izan dala edo halangorik. Hori esan barik adierazo egingo dabe betiko etologoek ETA ondino ez dala amaitu eta ez dagoala arrazoirik orain arteko terrorismoaren kontrako politikea aldatzeko. Alderdi abertzaleak bat datoz pausuak emon behar dirala adierazoteko orduan, baina ez dau emoten aldaketaarik izango danik, are gitxiago Alderdi Popularra Hauteskunde Orokorrak irabaztera doanean. Edozein ikuspuntutik ikusita, ETArena galera militarra da eta nekez lortuko dau epe laburrean bere presoen egoerea samurtutea, Gernikako adierazpenak erreklametan dauen bitartean. ETAk urteetan sortarazo dauen gorrotoak eta ezinikusiak halango ondorioak ekarri eta ekarriko ditu. Galtzaileak ezin dau bere baldintzak ezarri pakea egiteko orduan. Nire lagun batek esaten eustan orain gitxi Zelan izan leitekez horren itsuak? Ez dakie hau euren kontra bueltauko dala? Egunotan zenbait biderrez etorri jat burura zelan ETAk hil eban Isaias Carrasco zinegotzi sozialista izandakoa. Hori dala-eta PSOEk irabazi ebazan hauteskunde orokorrak Euskal Alkargo Autonomoaren hiru lurraldeetan. ETAren itsukeriak botoak emon eutsozan PSOEri. Auskalo orain espainolismoak agertzen dauen itsukeriak norainoko indarra emoten deutsan sortu barri dan Amaiur koalizinoari. Era berean, oso oker egongo dira koalizinokoek jasoko daben babesa soberanismoaren aldeko babesagaz parekatuten badabe. Ez litzake horren arraroa izango orain lau urte PSOEri botu emon eutsan baten batek orain Amaiurri emotea. Jente askok era pragmatikoan emoten dau euren botua. Bakearen eta indarkeriaren alde une bakotxean zer egiten daben erabagiten dabe. Gauza arraroak egiteko bada be, botuak personenak dira eta ez alderdi/koalizinoanak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu