Estilo barria ikastea ez da erraza

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2011-09-21 15:51 Joan dan Domekan San Mamesen egon nintzan Atlhleticen partidua ikusten. Aurtengo denporaldian lehenengo biderrez joan nintzan. Hamaikakoa ikusi eta berehala zera etorri jatan burura: Baina ze arraio deku zelaian? Marcelo Bielsari zeozergaitik esaten jako El Loco. Halan deituten dautse eta halan aurkezten dau bere burua. Nik baino gehiago jakingo dau futbolaren ganean, seguru. Eskarmentu handiko gizona da. Jakingo dau nik baino hobeto hainbat partidu daukiezala aurretik zurigorriek eta nik baino hobeto jakingo dau urte piloa emon dabezala lehoiek baloikadaka baino harrikadaka. Urteetan ikusi doguz 'haundira' bialduten baloia. Lehen Urzaizi, orain Llorenteri. Orain 'haundiari' bialdu barik, baloia jokatu behar dabela esaten deutse entrenatzaileak: harrikadaak debekatuta dagoz. Baina aurkariek be jakin badakie gure jokalariak praktikatan dagozala ondino, ez dabela Bielsaren estiloa barruratu eta ziurtasun faltea letala dala goi mailako konpetizinoan. Ni neu be desesperau egin nintzan De Marcos atzelari lez ikusi nebanean Ekiza eta Aurtenetxe aulkian egozan bitartean. Are gehiago zelaiko jokalariak behin eta barriro baloia atarateko zailtasunak eukiezala ikustean... Eta nire buruari preguntetan neutsan zer egiten eban Beñatek Sevilla aldean. Onartuten dot, bestaldetik, Susaetak eta Muniainek partidu polita egin ebela. Zaletu askok pazientzia galdu ei dabe, nahiz eta ondino hiru partida baino ez jokatu. Horreetako askok Caparros gura izan eben mantendu eta ez dabe begi onez ikusten Athleticen emon dan aldaketea. Aste honetan partidu bi daukaz Athleticek. Emoitza onak lortu barik eta domekako joku eskasak jarraitzen badau, Bielsaren etorkizuna kolokan egon leiteke...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu