Eta aldatu da...
2011-08-31 16:31 Euskerea berbagai Tira, ba Espainako Konstituzinoa be aldatu leiteke eta mundua ez da bitan zatituten. Baina era berezi batean aldatu egin da. Akordetan naz orain urte piloa Kazetaritza ikasten genduanean esaten euskuela Espainiako Konstituzinoa ez dala bape malgua, aldatzeko horrenbesteko tramite behar ziralako, botazinoa gehiengo handiagaz, erreferenduma... 80ko hamarkadan aldatu zan Konstituzinoa lehenengo biderrez Estadu espainarra Europar Batasunean sartu zanean. Ez ez dot erraz ahaztuko Iñaki Anasagastik orduan adierazotakoa: Hau da birjinidadearen modukoa: behin lehenengo aldia burututa, bidea zabalik geratzen da. Hara, bigarren aldia burutzen dabil Madrileko Kongresuan lehen zabaldutako bideari jarraituz. Eta, susmoa daukagu ez ete dan izango Europar Batasunaren aholkuari jarraituz izango. Edo era gordinago batean, auskalo ez ete dan izango Frau Merkelen aginduz. Zor haundia dauka Espainako Erreinuak (auskalo inok badakien norainokoa dan) eta zordunek euren baldintzak inponiduten jarraitzen dabe. Subiranotasun ekonomikoa aspalditik dauka galduta Espainiak. Halanda be, politikoki agintzen jarraitu gura dabe, edota horren itxurak egin. Catalunya eta Euskadiko abertzaleek ez dabe begi onez ikusten aldaketea. Badaezpada be, bestelako eretxiak ez entzuteko sozialistak eta popularrak euren kontura ibili izan dira sukaldean lapikoa preparetan. Eta horri gehiengoaren adostasuna deitzen deutse. Alderdi sozialistearen barruan nekez lortu dabe eta abertzaleek ez dabe parte hartzeko aukerarik izan. Jakina, Diputaduen Kongresuak ez dau onartuko euskaldunon erabagiteko eskubidea, baina abertzaleek be ez dabe zergaitik onartu behar euskal egoera ekonomikoagaz zerikusirik ez daukan erreformarik. Eta, ondorioz, euskal abertzaleek jarraitzen dabe Espainiako konstituzino baten alde agertu barik. Youtuben ikusi izan dot polizi eta suhiltzaileen olinpiadetan jazotakoa: katalanak castella egiten euren bandereagaz eta espainiarrak euren onetik atarata Yo soy español, español, español,... oihukatzen. Gizon gazteak eta personen babeserako dagozanak. Nahiz eta inok ez entzun gero eta sarriago esaten deutsat nire buruari: Euskaldun, euskaldun, euskaldun... Eta Konstituzinoak esan dagiala esaten dauena.Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!