Greba
2011-08-17 19:04 Eta futbolariak greban!!! Bati baino gehiagori burura etorri izan jakon lehenengo berbea “pribilejiatuak†izan dala seguru nago. Niri, egia esanda, ez jat oso egokia iruditu izan futbolarien prentsaurrekoaren irudia. Ez dot pentsetan nik Casillas, Llorente, Puyol edota Cazorlaren kontratuak bete barik geratuko diranik. Eta seguru nago jente asko irudi horregaz geratu dala. Orain gitxi esaten neban Estaduko futbola bere errekurtsoen ganetik bizi izan dala. Eta grebeak esaten nebana konfirmau egiten dau. Orain gitxi horren ganean idatzi nebanean ez neban aitatuten Athleticen kasua hemendik kanpoko errealidadeak hemengoa baino itsusiagoak diralako, baina egunotan gabilz ikusten oso jokalari ezagunak taldetik joaten. Gehienok ez eben ia jokatu Caparrosegaz, ez dabe jokatuko Bielsagaz eta horreetako batzuei luzatu izan jaken kontratua orain gitxi. Zergaitik? Esandako moduan, zenbait futbol taldek arazo larriak daukiez euren jokalariei pagetako orduan. Eta errua ez da, hain zuzen, jokalariena. Nazinoarteko kirol legediak isunak eta zigorrak ezarten deutsez jokalariei pagetan ez deutsien taldeei. Espainiako Estaduan zergaitik ez dira indarrean iminiten horreek legeok? Edozelan be, ezkutuka bada be, zeozer hasi da mobiduten. Futbol partiduak jokatzeko ordutegiak aldatzen hasi dira. Goizan eta eguerdian be jokatuko dira neurketak. Asiako merkatu goxoak zabaldu behar dira. Baina Txinakoa zorrak pagetako balioko dauen diru iturri barria edota zorra handiagotzeko atxakia izango ete da? Futbolaren munduan mobiduten dana ikusita, bigarrenaren aldeko apustua egingo neuke. Ez dira gitxi izan eta ez dira gitxi izango honeek edo horreek koloreok bandera moduan hartuta euren interesen alde jokatuko dabenak.Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!