Futbol et panem

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-05-10 17:45

Udan gagoz. Ustez, deskantsetako sasoia da, baina burua okupauta izateko arrazoi piloa dago. Uritar askok ikasi dau egunotan zer dan arrisku saria, dirua eskatzeko orduan pagatzaile txarrek pagau beharreko gainprezioa.

Estaduko ekonomia egoerea larrian dagoala itsuak be ikusten dau. Halanda be, badago argia dana ikusten ez dauan itsua: futbolaren mundua. Gaur bertan irakurri dogu goi mailako zenbait taldek ez daukiela kamisetarako publizitaterik datorren denboraldira begira. Zaragoza egoera larrian dago. Gogorau daigun Ander Herrera saldu eutsiela Athleticeri beren zorrak pagau ahal izateko. Baina hau ez da oztopo izan taldetik Benficara joan zan Roberto atezaina ostera be fitxetako. Eta ondino pagau bako zorra daukie beragaz!! Noz eta zelan pagauko dautsie? Zergaitik onartu dau Zaragozara bueltetea? Mallorca taldeak dirua zor dautsa ondino Athleticeri San Mamesen faltan botetan dan Adurizen fitxajeagaitik. Rayo Vallecano oso egoerea delikatuan laga eban Ruiz Mateos familiak eta inok ez daki zorrak zelan pagau. Malaga erosi eban Bin Nasser Al-Thani jekeak eta diru piloa gastau dau talde sendoa egin ahal izateko.... Ondino ez dautsat inori entzun futbolarena lehertu beharreko burbuila dala. Jende askok pentsetan dau futbolaren mundua haundi maundikeriatan dabilela, euren posibilitateen ganean biziten. Baina nor ausartuko da hau esaten? Ez gaitezan larritu, La Rojak, La Rojitak eta la Rojititak txapelketak irabazten jarraitzen daben bitartean, jendeak ez dau beste ezeren ganean ardurearik hartungo. Baloiak garrantzitsuagoak jarraituko dabe izaten arrisku sariak baino.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu