Panem et futbolem

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2011-08-05 18:50   Jan edanak Udan gagoz. Ustez, deskantsetako sasoia da, baina burua okupauta izateko arrazoi piloa dago. Uritar askok ikasi dau egunotan zer dan 'arrisku saria', dirua eskatzeko orduan pagatzaile txarrek pagau beharreko gainprezioa. Estaduko ekonomia egoera larrian dagoala itsuak be ikusten dau.Halanda be, badago argia dana ikusten ez dauen itsua: futbolaren mundua. Gaur bertan irakurri dogu goi mailako zenbait taldek ez daukela kamisetarako publizidaderik datorren denporaldira begira. Zaragoza egoera larrian dago. Gogorau daigun Ander Herrera saldu eutsiela Athleticeri beren zorrak pagau ahal izateko. Baina hau ez da oztopo izan taldetik Benficara joan zan Roberto atezaina ostera be fitxetako. Eta oraindino pagau bako zorra dauke beragaz!! Noz eta zelan pagauko deutsie? Zergaitik onartu dau Zaragozara bueltatea? Mallorca taldeak dirua zor deutsa oraindino Athleticeri San Mamesen faltan botetan dan Adurizen fitxajeagaitik. Rayo Vallecano oso egoerea delikaduan laga eban Ruiz Mateos familiak eta inok ez daki zorrak zelan pagau. Malaga erosi eban Bin Nasser Al-Thani jekeak eta diru piloa gastau dau talde sendoa egin ahal izateko.... Oraindino ez deutsat inori entzun futbolarena lehertu beharreko burbuilea dala. Jente askok pentsetan dau futbolaren mundua haundi maundikeriatan dabilela, euren posibilidadeen ganean biziten. Baina nor ausartuko da hau esaten? Ez gaitezan larritu, 'la Roja'k, 'la Rojita'k eta 'la Rojitita'k txapelketak irabazten jarraitzen daben bitartean, jenteak ez dau beste ezeren ganean ardurearik hartungo. Baloiak garrantzitsuagoak jarraituko dabe izaten arrisku sariak baino.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu