Lau hilabete,... larregi
2011-07-29 17:44 Musikea Ofiziala da barria: Espainiar estaduko hauteskundeak azaroaren 20an izango dira, Francoren hil zala 36 urte betetuten dirazanean. Berariaz imini ete dabe eguna? Gaur egun argi dago Alderdi Popularrak hauteskunde orokorrak erraz irabaziko dituala. Halanda be, nik ez neuke apusturik egingo, ez alde ez kontra. Printzipioz, popularrek dana daukie euren alde, baina ez daigun ahaztu ia lau hilabete pasau behar dirala eta danetik pasau leitekela. Badakie sozialistek uritar askok bildur haundia deutsela popularrei. Gurean, esate baterako, batek baino gehiagok pentsauko dau bakea lortuteko popularrek ez dabela aurrerapausurik emongo. Autogobernuan ez litxake harrigarria izango aurrera joan barik atzera joango balitz. Eta Espainia krisi ekonomiko sakonean dagoala kontutan hartuta, popularrek hartungo leukiezan neurriak be bildurgarriak izan leitekez. Askok uste dabe uritarrok euren bakardadean beste aukerea bat emongo deutsela Rubalcabari. Auskalo. Bildur honeekaz jokatzen dabe sozialistek, baina aurreretxiak albo batera lagata, pentsau daigun: zer egin dabe sozialistek popularrek egingo ez leukiena? Badago euren politiken artean horrenbesteko ezbardintasunik?Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!