CAM azkena izango ete?
2011-07-25 14:58 Jan edanak Ez dakit zergaitik emon deuskuen horrenbesteko kaparradea banku eta aurrezki kutxen strest tess dalako horrekaz. Zer dira stress test afamatu horreek? Ba simulazino modukoak, baldintza ekonomiko txarretan banku edo kutxak sendoak badiran probetako. Nahiz eta horreek probok danok gaindidu ez, Espainiako agintariak pozarren agertu ziran komunikabideen aurrean, problemea ez zala horrenbestekoa eta finantza sistema espainiarra sendoa zala adierazoten. Hortik egun pare batera CAM, Meditarrenoko Kutxaren kontrola hartu eban Espainiako Bankuak. CAMek arazoak eukazala itsuak be ikusten eban. Adreiluaren zurrunbiloan egoan harrapauta CAM kili-kolo dagozan beste batzuen antzera. Dirutza haundia sartu eban CAMek etxebizitzaren alorrean eta ez eukan inbersino alternatiborik adreiluaren galereak pagau ahal izateko. Norainoko zuloan dagozan Espainiako bankuak eta kutxak ez dau inok esaten. Auskalo inok ba ete dakien. Ez da harritzekoa, orduan, nazinoarteko gune ekonomikoen konfidantza faltea. Baten batek esango deust Alemaniako eta Frantziako finantza sistemek be badaukiezala euren ahuldadeak. Diru piloa daukie sartuta Grezian, esate baterako. Egia da, baina diferentzia haundiak badagoz. Alemaniak eta Frantziak badaukie inbersino alternatiborik. Alemaniak danetik salduten dau munduan zehar. Frantzia be ez da esportatzaile makala, baina nondik biziko da Espainia behin adreiluaren burbuilak lehertu eta gero? Danak txiringitoetako kamarero? Zaila da prebisinoak egitea, baina Udazkena ez dala ekonomikoki goxoa irudituten jat. Eta ez naz kontsoletan pentsauten euskaldunak ez gagozala espainiarrak bezain txarto. Gustau ala ez, Hegoaldeko euskaldunak zaku bardinean gagoz sartuta espainiarrekaz nahastuta. Eta 'Espainia' markeak pisu haundia dauka gure ekonomian. Noz arte?Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!