Lagatzuren jaia
2011-06-27 18:02 Euskerea berbagai Nekauta baina gustura joan nintzan etxera lehengo egunean “Lagatzuren jaian†parte hartu eta gero. Lagatzu Zamudioko euskeraren aldeko alkartea da eta urtean behin antolatuten daben jaiak arrakasta handia izaten dau zamudioztarren artean. Aurton zinegotzi batzuk mahaietan lagunduten egon gintzazan. Adin guztikoak izan ziran bazkarian. Nekatuta etozan asko, kartoizko bandaren emonaldian parte hartu eta gero. Beste batzuek, ostera, merkatu txikian emon izan eben goiza. Xabier gureak, esate baterako, “Bob Esponjaâ€-ren komikia topau eban, euskeraz. Esan bezala, halamodun bazkaldu genduan, baina horreek maila gitxiko arazoak dira jentea gustura ikusten danean. Deigarria izan zan “Perretxiko goxoa†postrean ikustea. Nok esan dau zamudioztarrak “perretxiko ustelak garela? Bazkalostean musikarako unea heldu zan. Tabernariak, kultur taldekoak, kantari iaioak,... pasau ziran eszenatokitik. Jakin izan genduan Udal taldekoek kantau behar izan genduala oholtzatik. Bezperan eta egunean bertan hainbat aldaketea izan ziran: udaleko talde biak bereiztuta, danok batera, bakotxak kanta bat, biok kanta bat, ze kanta... Akabuan danak batera igon gintzazan oholtzara... Denak ez, gure taldeko zinegotzi batzuek ezin izan eben oholtzara igon arrazoi desbardinakaitik, oporrak eta bestelakoak. Danetara, zortzi lagun eszenatokian, lau jeltzale eta lau Bildukide. Gure harridurarako, esatariak iragarri eban kanta bi kantau behar genduzala: Bagare eta Zenbat gara. Lehenengoa hamaika aldiz kantau izan dot lagunarteko afarietan. Bigarrena ez neban ia ia ezagutzen. Benitoren kanta... Sikiera Exkixuna edo Su ta garrena izango balitz... horreek kantok hobeto ezagutzen dodaz Benitorenak baino. Ez daukat ezebe Benitoren kontra, jakina, estilo kontua da... Lehenengoa ahobeteka kantau neban zerbitzarien mantala jantzita. Jazotakoa grabau egin zan eta kopia etxean daukat (niretzako baino ez, Youtubera ez da inondik inora be joan behar). Bigarrena,... halamodun. Eskerrak jenteak gutako batzuek baino hobeto ezagutzen ebala... Eta nok esan dau zinegotzi baten bizimodua aspergarria dala? Momentu bereziak eta gogoratzeko modukoak be badagoz. Eskerrik asko, Lagatzu!Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!