Qui prodest?
2011-06-15 17:25 Martxan dago Zamudioko udal barria. Alkate eta zinegotziak kargujabetuta lana hasteko sasoia da. Are garrantzitsuagoa da lanean ahalik eta azkarren hastea kontuan hartuta krisialdi ekonomikoak ez daukala etenik. Gaur goizean esaten eustan lagun batek ez dotela, gero, lan goxoa hartu. Badakit politikagintzan behar egiteak ez daukala izen onik, nahiz eta modu ez-profesionalean izan. Halanda be, bakotxak zuzena dana egin behar dau, nahiz eta giroa kontra dagoala uste izan. Egia da jente asko hasarre dagoala etorkizunik ikusten ez dauelako. Baina nonor behar da etorkizuna eregiten lagunduteko. Telebisinoetan ikusi doguz “hasarratutakoek†sortarazotako istiluak. Hasikeran ondo antolatuta eta era paketsuan antolau zanak beste bide bat hartzen dauela dirudi. Auskalo zergaitik edo nork eraginda, baina gogora etorri jat 1968ko Maiatzean Parisen jazotakoa. Ordukoak danok ezagutzen doguz, ganetik sikiera be. Inor gitxik dauka gogoan istilu horreen ondorengo hauteskundeetan eskuina nagusitu zala. Eta Italian “Mani puliti†operazinoaren ondoren, hau da, ustelkeria politikagintzatik salatu eta bidetik kendu eta gero, Berlusconi heldu zala boterera ustez “aldaketea†ordezkatzen ebalako.Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!