Aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2011-05-16 17:07 Kanpainea aurrera doa: daborduko aste bete baino gitxiago falta da hauteskundetarako. Programak aurkezteko momentua heldu da. Orain egun gitxi esaten neban uritarrok jakin behar dabela zer eskaintzen dogun eta ez zer egin deuskuen. Gogoan izan behar dogu udalak eta Aldundiak dagozala jokoan eta bakotxari jagoko zer egingo dauen azaldutea. Badagoz buruan bestelako ideiak daukiezanak, baina oso oker dagozala uste dot. Udaletan udal politikea egiten da, ez besterik. Badagoz berba politak aurkezten dabezanak, baina berbek ez dabe balio udalak kudeatzeko. Zamudion badogu hitzordua. Herriko jeltzaleok gure eskaintza aurkeztuko dogu uritarren aurrean eguen honetan, herriko Agirre Lehendakariaren plazan, arrastiko 19:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu