Tranpan erori

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2011-04-25 16:20   Jan edanak Amorrua hartu neban joan dan Zapatuan Sanmamesen. Ez zan partiduagaitik izan. Athleticen bigarren zatia be ez da erruduna. Zalego bien artean dagozan txoripitoek nire onetik ataraten nabe. Joan dan astean Gipuzkoako gazte batek esaten eustan “pikea” polita zala. Ez dot hori ukatuko. Polita izan zan bikoteak eta koadrilak ikustea, bakotxa bere koloreekaz. Baina zenbaitzuen aldetik Errealaren kontra ikusi eta entzuten diranak ez dira beste taldeen kontra igerri be egiten. Eta era berean, zenbait gipuztarrek Athletici daukotsen ezinikusia gorrotoraino heltzen da. Ez dot ahaztuten horren boteretsua dan talde mediatikoak zelan nahastuten ebazan bazterrak orain urte batzuk. Nire lagun kazetari batek kontetan eustan berak ikusten ebala Bizkaiko kazetaria Gipuzkoakoagaz berbetan alkarren artean zer idatzi behar eben adostuten giroa berotzeko eta zalegoak alkarren kontra iminiteko. Eta begibistakoa danez, jente piloa tontoen moduan jausi da tranpan. Hoba Madrilek edo Barçak jokalaria erostea “el Bilbao”-k erostea baino. Hoba Erreala bigarren mailara beste edozein talde baino. Zapatuan bertan berbak baino gehiago izan ziran harmailetan. Eta seguru bat baino gehiago derbyaren ondorengo egunean Aberri Eguna ospatuten egon zala. Kirola lako kontu xumean etsaiaren tranpan jausten bagara, nekez atarako gara aurrera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu