Botuak dira, tontolapikoa!!!

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2011-04-20 20:01 Nire lagun batek preguntau eustan orain gitxi ia nire ustetan Bildu koalizinoa hauteskundeetan egongo dan ala ez. Kristalezko bola erabilteko modurik ez daukat eta, beraz, ezin da jakin akabuan egongo diran ala ez. Sugetzarra modu batean ala bestean amaituta, argi dago asko dagoala jokoan hemendik gitxira izango diran udal eta foru hauteskundeetan, bai hemen zein Espainian. Teorian gure udalak eta aldundiak nok gobernauko dituan erabagiten da. Praktikan, badirudi hori baino gehiago aukeratuko dogula uritarrok. Adierazpenak, inkestak, mobimentuak, titularrak,... tresnak besterik ez dira azken botuak eskuratu ahal izateko. Eta gure hautua argi daukagunok jakinmin handi barik ikusten doguz egunotako jazoerak. Egia da hauteskunde ondoko egunean irakurketa oso interesgarriak egingo dirala hauteskundeen ganean, baina bien bitartean itxaron beharko da. Egia da, bestalde, Espainiako politikikeriak espektakulu zikina jarraitzen dauala. Zelango arrazoia eukan Arzalluz azeri zaharrak Espainiako demokrazia kalitate exkaxekoa zala adierazoten ebanean! Ilegalizautako ezker abertzaleak inoiz emon ez diran urratsak emon ditu indarkeriatik alde egiteko. Egia da, bestalde, legalizau eta gero, Alderdi legeak baliabideak emoten dautsazala Gobernuari lehengora bueltetako adierazitako dana guzurra balitz. Baina nok dauka adorea indarkeriaren arazoari konponbidea emoteko? Popularrek eta sozialistek ez, behintzat, hau ez da momentua eta. Clintonen esaldia etorri jat burura gure egoerara egokituta: “Botuak dira, tontolapikoa!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu