Mozorro mediatikoa

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2011-04-08 17:41 Egia esanda oso gitxitan irakurten dot Bizkaian gehien irakurten dan egunkaria. Euren weborrian be oso gitxitan sartuten naz. Unibersidade garaian kontau egiten euskuen komunikabide guztiek daukiela errealidadea ikusteko euren ikuspuntua, euren jaubeek marketan deutsena. Eta eurena ez dot gustoko. Zenbat buru hainbat aburu esaten da. Sarritan esan izan deuste lagunek horrenbeste salduten dan ha egunkaria PPkoa, edo PSOEkoa, edo PNVkoa... Mozorroa erabilten maisuak dira, alajaina! Euren benetako izaerea definituten dauen detailetxoa besterik ez dot kontauko: jeltzaleek eta sozialistek euren azken aurrekontu-akordioan adostu eben euskal elkargo autonomoko lurralde historikoen izenak euskeraz emotea. Halan, gure alkartea Bizkaiak, Gizpuzkoak eta Araba/Alavak osotzen dabe. Estaduko beste zenbait lurraldetan halango aldaketak normaltasunez egin izan dir: horra A Coruña, Illes Balears, Lleida edota Girona. Baina gurean salduten dan egunkari honek ez dau honen ganean ezebe jakin gura. Jarraitzen dabe “Vizcaya” edo “Guipuzcoa” lako formak erabilten aldaketeari jaramon egin barik. Antza, euskerazko forma ofiziala jasangaitza egiten jake. Halango fenomenoak etorten jataz burura gurean bizi diran askok “Ni ez naz nazionalistea” esaten dabenean. Orain gitxi Kultur Sailburuak horixe bera esaten eban Legebiltzarrean. Benetan defendidu leiteke espainiar nazionalismorik ez dagoala gure artean? Jakina badagoala, “normaltasuna”-ren edota “profesionaltasuna”-ren mozorroen azpian ezkutauta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu