Demokrazia babestuak?

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2011-01-31 23:01   Bidaide Egia esango dot. Ez daukat bape argi zer pasau dan edo zer pasetan dan Ipar Afrikako estaduetan. Badakit hor errepresinoa eta korrupzinoa dirala nagusi eta neurri handi batean Sartaldeko babesa izan dabela orain artino bertako estaduburuek. Halanda be, jazo diran matxinadei “iraultza demokratikoak” deitutea larregi dala pentsetan dot. Diktadore ustela boteretik bialduteak ez dakar berez demokrazia. Gogoratu daigun Iranen jazotakoa. Rheza Pahlevi Sha ez zan, hain zuzen, garbia eta demokratikoa, baina bere lekuan agindutera etorri zan Jomeinik ez eban sistema demokratikorik ezarri. Demokrazia ez da soilik lau urtean behin botoa emotea. Horrezaz ganera, boterean dagozanak kenduteko ahalmenean, gitxiengoen eskubideen babesean edo persona guztien bardinatsunean datza demokrazia. Europako eretxi publikatuan atzemoten dot bildurra. Bildurra etorri leitekenaren aurrean. Botazino demokratikoetan islamistak nagusi atara leitekezalako. Honeek islamistok Europaren kontra egin leikie. Eta Tunisia edo Egipto Europatik oso gertu dagoz. Edozelan be, azpimarratzeko modukoa da Ejerzitoen zeregina. Ejerzitoak botere faktiko sendoa dira (Espainian baino sendoagoa). Ejerzitoen babesa izan barik pikutara joaten da edozein gobernu. Ejerzitoa izan zan Aljerian islamistei gehiengoa emon eutsien botazinoa bertan behera laga ebana. Ejerzitoa da gaurko Turkian sekularismoa babestuten dauena nagusi dan alderdi islamistaren aurrean. Ejerzitoak izango ete dira herri honeetan Sartaldeko baloreen defendatzaileak? Demokrazia babestuak dira herri honeen atarabide bakarra?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu