Hezkuntza baino gehiago
2011-01-21 13:05Bazterrak nahastauta dabilz hezkuntza munduan. Indarkeriaren biktimak ikasgeletara eroan gura ditu Hezkuntza Sailak. Hasikeratik agertu eben asmoa eta laster hasiko dira egitasmoa gauzatzen. Ni ez nago ados. Argi eta garbi esaten dot.
Nire ustetan sufrimenduak ez dauka ideologiarik nahiz eta sufrimendua ideologi arrazoiakaitik eragin izan dan. Gure herri honetan jente askok galdetu egin izan dau ezer baino lehen nor izan dan kaltetua alde edo kontra agertzeko, kolore guztikoak.
Ozen esan gura dot ez dala ETA indarkeria erabili dauen bakarra. Estaduak edo bere eskutik sortutako askok be indarkeria erabili izan dabe euren helburuak lortu ahal izateko.
Era berean, biktimak erabili gura izan dira norberaren jarrera politikoa indartzeko. Alde bietatik ibili izan dira zeregin horretan. Begi bat zabalik eta bestea itxita daukie komenientziaren arabera. Hor dagoz Ezker Abertzalekoak euren eskubide politikoen urraketak salatzen urteetan barrabaskeri handiagoen aurrean ezikusiarena egin izan dabenean. Eta ezikusiarena egiteko orduan, inok imajinetan dau Felipe Gonzalezek orain gitxi esana Batasuneko partaide baten ahotan? Tratamendu bera izango leuke?
Frankismoaren orriak irakurri barik sartu gintzazan oraingo arora. Eta itxura guztien arabera, ETAren orriaren zati bat baino ez da irakurri gura indarkeri politiko bako arora pasauko garenean.
Nire eretxiz, hau ez da indarkeriaren kontra burrukatzea. Hau ideologia egitea da.Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!