Ez erretzeko eskubidearen alde
2011-01-10 14:14 Norberak bere burua neurtu eta kontrolau behar dala izaten da liberalen leloa. Askatasunaren ladeko deiadarrak gustura aldarrikauten dira, ez dira eta begi onez ikusten autoritatearen aldeko deiak. Azken boladean askatasunea abo guztietan dabil eta hainbat kasutan zentzu okerrean. Di-da batean tabakoaren keak tabernetatik kalera urten dau. Erretzaile asko sutan dagoz euren askatasuna kolokan ei dagoalako. Tabernarien artean be badagoz haserre baino haserreago dagozanak euren negozioak pikutara joan leitekezalako. Honen aurrean, erretzaile izandako askok ezin dabe euren poza izkutau. Ni erretzaile ohia naz, erretzaile pasibo ohia. Gaztetan, sei hilabeteetan zehar zigarroak erre nebazan, baina ez neutsan tabakoari sekulan gusturik atara eta ez neban problemarik izan tabakoa lagateko. Gero urteetan egin neban behar familiko tabernean. Hor ikusi eta ikasi nebazan tabakoaren ondorio krudelak. Urteetan izan dodaz inguruan erretzaileak: familiartekoak, lagunak, bikoteak,... eta, benetan, ez dot uste nik erretzaile gehienak edukazinoaren eredua diranik. Lanean, tabernatan, etxean, gura ebena egiteko eskubidea eukiela uste eben askok. Edukazinoa neuk agertuten neban hautsontziak etxean izaten, lanean kalera bialdu barik (eta tentazinoa sarri izan neban) edota tabernetan egon eta gero tabako usaina etxera eroaten. Orain, lege zorrotz honen ondorioz, minduta sentiduten dira erretzaileak. Jazarpena berba be erabili egiten dabe. Tabakoa debekau egin dabe, ala? Ez dabe ulertu edo ez dabe ulertu gura erretzen dauanak ingurukoak erretzaile pasiboa bihurtuten dauala leku zarratuetan. Erretzaileak ez dau ulertan kea arpegian ez dala goxoa izaten pertsona batzuentzat, arropean, azalean edo ulean tabakoaren usaina molestagarria izan leitekeala eta askatasuneak beti euki behar dituala muga argiak. Erretzaileek erretzeko askatasunea izan behar dabe, jakina, baina erretzaileak ez garenok be ez erretzeko eskubidea izan beharko guenkela uste dot. Indarrean sartu barri dan legeak, neurri batean sikiera, ez-erretzaileon askatasunea babestuten dau.Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!