Olentzerok ez euskun oparirik ekarri

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2010-12-27 18:05 Egunotan etorri behar zan ditxosozko komunikadua ez da ondino heldu. Eta auskalo egunotan etorriko ete dan! Eta auskalo etorten bada edukina danok espero doguna izango bada! Ondo informautakoek apustuak eta guzti egin dabez egunaren inguruan. Olentzerok opari ederra ekarri behar ei euskun euskaldunoi. Opariaren zain gagoz ondino. Bihar Inuxente egunean? Etzi edo etzidamu indarkeria politikoaren zikloa urteagaz batera amaitu daiten? Edo Erregeen egunerako? (ha ironia...) Edo komunikadu "light" potoloa datorren bitartean? Rufi Etxeberriak adierazo eban zatiketea ez dala emongo Ezker Abertzalearen barruan. Nik esana daukat ez dotela argi ikusten ildo politikoen artean desbardintasun nabariak dagozalako. Hasteko, badagozalako hauteskundeetan egon gura dabenak. Eta itxura guztien arabera, badagoz indarkeriaren baliogarritasunean sinisten dabenak. Pedagogia handia egiten ei dabilz bigarren multzokoak lehenengora pasetako, baina urteetako joereak zelan aldatu horren denpora laburrean?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu