Betaurreko ilunak ala interes garbia?

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2010-12-16 14:51 Kulturea izatea inportantea da, jakina. Halanda be, kultureak ez gaitu pertsona zintzoa bihurtzen. Kulturea eta ontasuna ez doaz beti lotuta. Are gehiago, kultureak lagunduten gaitu urak gure erroetara eroaten gure interesen arabera. Horixe pentsetan neban orain egun gitxi Iberoameriketatik Espainiako estadura etorritako intelektualek adierazotakoa irakurri arte. Mario Vargas Llosa Nobel saridunak eta Alejandro Gonzalez Iñarritu pelikulagileak esandakoagaz harrituta nabil. Bai batak zein besteak adierazo dabe Espainiak daukan arazorik larriena abertzaletasunea dala. Herri txikien abertzaletasuna, jakina. Eta kriston txalo zaparradak jaso dabez halangoak bota eta gero. Ahaztu egiten dabe Vargas Llosa peruarrak eta Iñarritu mexikarrak euren herriak be Espainiako Koroaren menpean bizi izan zirala mendeetan. Ahaztu egiten dabe gerra odoltsuen bidez lortu ebezala euren independentziak eta gaur egun euren askapena poz handigaz ospatuten dabela. Euren herrientzako txalotuten dabena besteentzako mespretxatu egiten dabe. Milaka eta milaka hil ziran independentzia lortzeko burrukan. Edo gurago dabe independentziaren aurreko egoerara bueltau, hau da, Espainiaren menpean egon “abertzaletasuna”-ri zaplaztekoa emotearren? Ezagutzen nabenek badakie ez nazela gerrazalea. Ez dot uste euskaldunon independentziaren truke odola isuri behar danik. Baina ezin da herri baten askatasun egarria mespretxatu horren era merkean. Kultur handiko personak dira aitatu dodazan bi honeek. Baina, era berean, sudurrak esaten deust euren produktuak saldu behar dabezan profesionalak dirala eta hobeto saldutearren bezeroek entzun gura dabena esaten dabela. Besteak beste, Espainian dagoan abertzaletasun bakarra (herri txikiena, jakina) gaizto baino gaiztoagoa dala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu