Sorkunde, Zamudion maite zaitugu!

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2010-12-05 15:39   Barriketan

Orain denporea akordetan naz Alacanten egon nintzala oporretan. Denda bateko saltzailea donostiarra zan. Azentua entzunda, segiduan esan euskun: “Zeuek iparraldekoak zarie, ezta?”

Etxeko guztiontzako kamisetak egiten euskuzan bitartean, bere bizitza zelangoa zan kontau egin euskun: hor ezkondu eta bizitzen geratu zan, baina ez egoan pozik: “Hor, gure zonaldean, alkateek euren herriak maite dabez. Problemak eta arazoak egongo dira, jakina, baina alkateek euren herriak maite dabezala egiaztatzeko azken urteetan herriak eta hiriak zelan aldatu diran ikusi besterik ez da egin behar. Hemen ez, hemengoen helburu bakarra poltsikoa betetzea da. Parke bakarra dago herri osoan, lurzati pribatu batean eginda, nire alabearen ikasgela barrakoi batean dago eta hemen egiten dauan beroagaz ito egiten da udaberritik aurrera,…”

Honeek esaldiok etorri jatazan burura nire herriko alkatesari jazotakoa jakin nebanean. Zamudioko alkatesa dan Sorkunde Aiarzak ezin izango dau 9 urteetan udal aginte publikorik izan prebarikazinoagaitik.

Berba potoloak dira honeek. Beste detaile izan barik lapurretan edo bestelako kontu zikinetan ibili izan dala pentsau leiteke eta ez da halan izan.

Ez dot sekulan ezagutu bere herriari emonda horren gogor ibili izan dan pertsonarik. Eta asko ezagutu ditut nire bizitzan zehar. Tren baten modukoa da Sorkunde, arazoak konponduten, konponbideak topetan eta jendeagaz harremanetan, goizetik gauberarte. Hasikerean arpegi serioa badauka be, itzelezko umorea daukan andrea da. Bere ateraldiek eta txisteek liburua idazteko adina emoten dabe.

Halanda be, ez daigun pentsau pertsona friboloa danik. Etxerako bidea hartu behar dauanean, kotxearen ondoan, edozein herriko aparkalekuan, bere etxe ondoan, telefonoz edo e-mailez… hamaikatxu lekutan atenditu izan ditu zamudioztarrak. “Makina bat da, itzela…” esaten eustan orain gutxi nire lagun batek. Ez da harritzekoa, orduan, Sorkundek lortu izan dauan babesa udal hauteskundeetan.

Eta zer jazo jako baina? Kontua da bizilagun batek bere lur zatia zarratu gura izan ebala eta trenbideetan erabilten diran egurrezko trabiesak auzoko bidean sartu ebazala, asfaltoan.

Inguruko bizikagunek euren kexa agertu eben, trabiesek bidea oztopau egiten ebelako. Pentsau ganadua daukan pertsona batek bidea kamioiak pasetako moduan behar dituala esnea bialduteko eta pentzuak jasotzeko. Eta behiek ez dabe ulertan zelangoak diran administrazinoaren erritmoak. Halan, arazoa ahalik eta azkarren konpondu guran, akatsak izan ziran tramiteak aurrera eroateko orduan. Akats administratiboak izan ziran eta ez berariaz einda. Ezin da esan udalak arrazoi faltearik eukanik. Akatsak izan ziran tramiteetan eta horreek akatsok larrutik ordaindu ditu Sorkundek.

Harri eta zur gagoz Zamudioko uritar asko. 9 urteko zigorra akats administratibo batengaitik larregi dala pentsetan dot. Sorkundek ez dau ha zigorra merezidu. Zamudiok bez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu