Bakarrik dagoz

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2010-11-09 15:06

Ez dago jakiterik zer jazo dan Sartaldeko Saharan informazinoa tantaka jatorkulako. Jakin badakigu protestaka egozan sahararrak sakabanatu dituala Marocok. Jakin badakigu hasi barik egoan alkarrizketa prozesua ezerezean dagoala. Jakin badakigu nazinoarteko eretxi publikoak ez ikusiarena egingo dauela Espainiako erregearen lobea ez molestatearren.

Ez dakit nok adierazo dauen egunotan lotsagarria dala Zapateroren gobernu “aurrerakoia” ixilik dagoala ikustea. Kosovo Serbiaren zatia izan beharko litzakeela pentsetan daben bardinak dira, Edo Sartaldeko Sahara Marocoren zatia izan behar dala uste dabenak eta euskaldunak... Vargas Llosa Nobel saridunak adierazo eban orain gitxi abertzaletasuna indarkeriazalea dala. Egia da. Estadua daukien nazino batzuk ez dira, hain zuzen, pakea eta tolerantziaren eredu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu