Prostituzinoak zikinduten dauena
2010-10-13 02:09 MusikeaOrain egun gitxi afamatua dan kazetari bat oihuka ikusi neban lanean. Gizon lasaia da, kamara aurrean xuabe xuabe berba egiten dauen horreetakoa. Politikearen kontra eta politikoen kontra berba oso gogorrak botaten egoan. Beste pertsona bategaz egoan berbetan eta edukazino txarrekoa iruditu jatan beste batzuen konbertsazinoan sartutea. Alderdi politikoak mafiak dirala esaten eban, euren interesei baino ez deutsienak begiratzen eta botere ekonomikoen morroi.
Beti pentsau dot halango kontuetan arau orokorrak ataratea gatxa dala oso. Batzuetan botere ekonomikoa politikearen menpean dago, sarritan kontrakoa izaten da eta botere mediatikoa baten alde, bestearen alde edota bion kontra egon leiteke. Hain zuzen be, honeek botereok zelango harremanak dabezan ikustea politikarik alderik interesgarriena iruditzen jat.Lankide honen berbak etorri jatazan burura Patxi López Lehendakariak adierazotakoa irakurri nebanean. Lehendakariak ez eban begi onez ikusten prostituzino zerbitzuak eskaintzen dituan iragarkiak galarazotea. Bere ustetan, halango debeku batek euren gorputza libreki alokatzen dabenei egiten deutse kalte. Antza, badagoz euren borondatez prostituzinoa lanbide daukienak eta botere publikoa ez dago langile batzuei kalte egiteko (azken hau neuk esaten dot).
Benetan, jakin gurako neuke non bizi dan gure mandataririk nagusiena. Atzerritarrak dira prostituta gehienak, horreetako asko behartuta ekarrita gurera, mehatxatuta. Beste batzuek ez dakie ezta gure hizkuntzarik be. Suposatzen dot egongo dirala prostituzinoan borondatez dabilzanak, baina seguru gagoz iragarki horren atzean dagozanak libreki eta euren borondatez dabilzala negozio horretan? Susmo gitxiago behar izaten dira beste alor batzuetan debekuak eta atxiloketak burutzeko.
Eta nire ustetan deigarriena dana: Zein da gure artean prostituzino iragarkirik gehien saltzen dituan komunikabidea? Ez da izango, kasualidadez, bere alderdiari behin eta barriro babesa emoten deutsana? Krisialdi ekonomiko honetan egunkari honen jaubeek ez dabe gura izango diru sarrera polita galdu, seguru.
Ados egongo ete dira Emakundekoak Lehendakariak esandakoagaz? Edota euren jefearen menpekotasun mediatikoaren aurrean makurtuko ete dira?
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!