Txantxetako protestea

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2010-09-30 23:55   Euskaldunak munduan Ez neban bat egin CCOOk eta UGTk deitutako grebeagaz. Herria ez dagoala grebarako sarritan esaten dan arren, ez nago erabat ados. Badago protestarako arrazoirik, baina antolatu zan protestea ez zala serioa pentsetan neban. Lan merkatuaren erreformea orain hiru hilabete onartu zan. Hiru hilabeteetan garrantzitsuagoa zan, antza, oporretara joan protestea egitea baino. Badirudi protesta testimoniala gura ebela antolatu Estadu mailako sindikatuek eta halaxe egin dabe. Sindikatu abertzaleek beste modu batean jokatu eben. Ondorioa begibistakoa: babes urria izan dau grebeak Estadu mailan. Euskadin, ostera, oso oso urria. Ez dogu ahaztu behar CCOO eta UGT sindikatuak Zapatero babesten egon izan dirala urte honeetan zehar. Orain, Zapaterok alor ekonomikoan hartutako erabagi okerren ondorioz erreformak egitera bere burua behartuta ikusten dau. Baina protesta serioa egin barik hiru hilabetetako atzerapeneagaz datorren protestea antolau dabe. Lan erreformearen bezperaraino Gobernuagaz bat eginda egozan sindikatuak. Lagunak protesta egiten? Bai, zera… Sindikatuek ez dabe protesta egiteko bakarrik balio. Beste zeozer egin beharko leukie, baina gurago dabe mahai azpitik akordio sektorialak irabaztea langileon interesak epe luzera begira jagotea baino. Esate baterako, uritarrok ez doguz honeek sindikatuok ikusi protestan Zapaterok lojika guztien kontra krisialdia bera ukatu egiten ebanean. Eta euskaldunon ikuspuntutik, ez daigun ahaztu honeek sindikatuok jokatu daben papera alor sozialaren eskumenak euskaldunoi transferitzearen kontra. Lar berandu dator protestea. Legea atara eta gero be berandu zan. Egoerea okertuten hasia zala hartu behar ziran neurriak eta ez ziran hartu. Edo arinago, Espainiako ekonomi estrukturea okerreko bidetik joianean. Ez dot esango, halan da be, sindikatuek ez dabela ezertako be balio. Sindikatu barik lan baldintzak askoz petralagoak izango litzatekez, zalantza barik. Baina sindikatu desbardinak merezidu doguzala uste dot.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu