Sinisgarritasun kontuak

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2010-09-21 15:05 Joan dan asteburuan ETAk kaleratu eban komunikatuaren inguruan eretxiemole gehienok bat gatoz: ez da nahikoa. Beste batzuek, ostera, aurrerapausuak ikusten dabez. Arazoa ez da, nire ustetan oraingo komunikaduan zer esaten daben, beste batzuk etorri leitekezala uste dot eta. Ez dot uste nik aitauten dan “nahikotasuna” horren inportantea danik pakea lortzeko orduan . Ezker abertzale ilegalizatuaren bozeroaileek hamaika bider adierazo dabe euren erabagiak ez daukala atzerabueltearik. Eta seguru agertu dira, oso seguru: ETA bat ei dator erabagi horregaz. Hori halan bada (eta apur batean sinistu daigun egia esaten dabela) galderea beste bat da: zelan arraio desantolatzen da erakunde armatu bat? Momentu batean agiri publikoa zabalduten da eta bakotxa bere etxera doa edo zer egiten da? ENAM dalako mugimenduak arazo serioa dauka: sinisgarritasun faltea. Nok sinistuko deutse urte honeetan jazo danaren ondoren? Lizarra-Garaziren garaian EAJgaz hartu-emonetan ibili eta gero hausi eben orduko su-etena. Eta ondoren kaleratu eben komunikaduan arrazoia emon eutsen Mayor Orejari ha su-etena tranpea zala adierazoz eta jeltzaleak barregarri itxita. Orain lau bat urte aurretik abixau barik hausi eben orduko su-etena T-4an bonbea iminiz. Apur bat arinago Loiolako konbertsazinoetan apurtu eban ETAk hiru aldeen arteko aurreakordioa, Batasuna, EAJ eta PSEren artekoa, hain zuzen, baldintza gehiago iminiz. Orain inoiz baino ahulago dagoanean, euren adar politikoa instituzino guztietatik kanpo geratzeko zorian dagoanean bestelako euskarria behar dau. Nazinoarteko bitartekariak hortxe dagoz, euren intentzino onean sinisten, baina ez dakit nik behar beste indarrik ete daukien Espainiako gobernua mobiduazoteko. Espainiako gobernuak bere burua irabazle ikusten dau eta ez dau mobiduteko behar politikorik ikusten. Are gitxiago PP ganean daukanean. Orain denporea idatzi neban ETAren gerrea objetiboki galduta egoala. Argi ikusten neban eta argi ikusten dot. Ez dakit nik ETAk ikusten ete dauen. Eta ikusi egiten badau lanak izango ditu zulotik atarateko, ETAk berak sartu dauelako bere burua barruan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu