Mila lagun eta gehiago...

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2010-08-31 17:50 Roberto Carlosek kantetan eban orain urteak miloe bat lagun gura zituala ozenago kantau ahal izateko. Gaur bere amesa errealidade bihurtu daiteke sare sozialen bidez. Badagoz milaka eta milaka lagun daukiezanak. Horrenbeste lagun? Zelan izan daiteke? Kantau ez dakit kantetan daben baina 'kantea' emoten dabe, alajaina! Bizkaie! be sare sozialetan dago. Gaur egun modan dago sare sozialen ganean gauza onik ez esatea, hau da, zentzunik bako lagunak egiten dirala, horreek lagunok benetako lagunak ez dirala, kontau behar ez dana kontetan dala... Kontua da ze Bizkaie!-k mila lagun baino gehiago daukazala Facebooken. Danetik dago lagun zerrendan: enpresak, dendak, erakundeak, euskerearen aldeko alkarteak eta baita persona fisikoak be. Horren artean izango dira ordurarte Bizkaie! ezagutzen ez ebenak eta baita arinagoko irakurleak be. Auskalo horri esker irakurle gehiago izan doguzan, auskalo horri esker blog honek be irakurle gehiago izango dituan. Kantau ez dakit kantetan dogun, baina idatzi gogotik idazten dogu, mila lagun horreek eta aurrerantzean etorriko diranak bizkaieraz egiten dan ekimenera gustora hurreratu daitezan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu