Anormala naz, ala?

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2010-08-17 18:35

Gura dabena esango dabe, baina normalizazinoak Euskadi anormalizau egingo dau. Edo euskaldun batzuk anormalizau egingo gaitu. Bietako bat: edo ni ez naz normala edo anormalizazinoa faltan botaten dot.

Normala ei da sentiduten ez dogun banderearen aurrean makurtutea. Normala ei da gureak ez diran kirol selekzinoak gurera etortea eta etxekotzat hartutea. Normala ei da gure etxean gitxiengo diranak gure etxean agindutea. Normala ei da pikutara doan estadu bati gero eta lotuago egotea. Normala ei da diktadoreak aukeratu eban erregea eta bere oinordekoa gero eta sarriago gurera etortea.

Anormala izango ete naz? Edo orain urte beterarte bizi izan nebana guzurrezkoa ete zan?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu