Adeu, zezenketak!!
2010-08-01 01:41 Euskerea berbagai Oso haserre ei dagoz Espainian Catalunyan zezenketak galarazo egin dituelako. Ez da harritzekoa halango jarrerea agertzea. Izan be, zezenketea Espainiako jai nazinonala zala aldarrikau egin dabe urteetan, espainolismoaren oinarrietako bat. Orain, argudioa zezenketearen kontra erabili leitekela ikusita, jai nazinonala izan barik, artea ei da. Ez naz hasiko zezenketen alde ala kontra erabilten dirazan argudioak azaltzen. Autortu behar dot ez nazala bape zalea eta zezenketen artea ikusten dabenak barbaroak iruditzen jatazala. Baina kontraesanetan erorten naz haragizalea nazalako eta etxe inguruan agertzen dirazan inurri, euli, armiarma eta gainontzeko animaliak kupida barik hil egiten dodazalako. Sanferminetako entzierroak be ikusgarriak iruditzen jataz (giri ezjakinak tartean ez dagozanean). Begibistan dago ni neu be ez nazala perfektua. Animaliak hil behar doguz gizakiok bizirauteko. Baina zezenketek biziraupenegaz zerikusirik ez daukiela iruditzen jat. Argudio animazaleak alde batera utzita, nik esango neuke katalanismoak zerikusi handia izan dauela erabagia hartzeko orduan. Jakin badakit Kanarietan orain denporea galarazo egin zirala zezenketak horrenbeste matraka izan barik. Catalunyan, bestalde, jakin badakit “Jai Nazinonalaâ€renak pisu handia izan dauala erabagia hartzeko orduan. Gurean eztabaidea ez da planteau egiten bez. Oker ez banago, azken urteotan Estaduan egin dan azken zezenplaza Donostian inaugurau egin zan. Azpeitian afizino handia ei dago. Bilboko Aste Nagusian jente mordoa joaten da plazara (badakit, horreetako asko kanpokoak dira eta beste horrenbeste gonbidauta txakur txikirik pagau barik)... Baina inoiz planteau  egingo da zezenketen inguruko eztabaida seriorik? Nortasun nazinonalek pisurik izango ete dabe eztabaidan?Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!