Espainiar arazoa

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2010-07-26 01:44 Arazoa geu garela hamaika bider entzun izan dogu eta jente askok sinistu egin dau gurean. Catalunyakoa be arazoa ei da, behin eta barriro halan esaten deuskuelako. Halanda be, arazoa Espainiarena da. Espainia bera da arazoa. Kosovo “Serbiaren probintzia” dala esaten dabe Espainiako komunikabideek. Gogoratu daigun Kosovok bere independentzia aldarrikatu izan ebala Serbiagaz akordiorik bilatu barik. Ez daigun ahaztu Serbiak izugarrizko txikizioak eragin ebazala Kosovon eta honek nazinoarteko laguntzinoa jaso ebala burua altxau ahal izateko. Asko dira bere estatus barria onartu daben estaduak. Espaina ez. Txina, Errusia eta Serbiaren multzo bardinean dago Espainia. Ez jake inporta independentziaren alde portzentaje handia atara dala Kosovon. Halango jokabidea Espainiako estaduan emon leitekela pentsatzeak hotzikarea emoten deutse. Eta nazinoarteko mailan onartutea kosovotarren jokabidea legezkoa izan zala onartezina iruditzen jake. Gehiago inporta jake status quo zaharrari eustea pertsonen borondateari baino. Espainiak bere estadu bako nazinoak zelan tratetan dituan begibistakoa da. Ez dot esango Serbiaren modura jokatzen dauenik, baina euren eskaeren aurrean gorrarena egiten dau. Euren (gure) kultureak bigarren mailakoak dirala pentsetan dabe eta pentsarazo egin gura deuskue. Nazino izaerea Espainiari bakarrik jagoko. Besteak nazinonalidadeak (erregioak) besterik ez dira. Eta inor mobiduten bada, kontuz ibili daitela, hor dagoz eta epaitegiak, konstituzinoaren 8. artikulua eta ganerakoak. Espainiak aginduten dau eta kitto. Ganera, ez gara orain gauza arraroak pentsetan hasiko futboleko Mundu Txapelketea irabazi dabenean!! Behin eta barriro ahaleginetan dabil Espainia bere nazino “txikien” arazoa konpontzeko. Euren erara, jakina. Eurena inposatuz. Baina batzuetan txikiak uste baino hobeto bizirauten dau, esaera zaharrak dinon modura, asmoz eta jakitez. Euskal arazoa, Catalunyakoa, Galizakoa,… ez daiela sinplekeririk esan. Arazoa Espainiakoa da. Bere garaian inperio handia izan zan Espainia. Lurralde piloa joan izan dira Espainiatik azken 400 urteetan. Orain, inperioa txikiagoa danean badagoz ondino inperioa kolokan iminten dabenak. Txikiagoa izango ete da inperioa hemendik urte gitxira?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu