Adar zaratatsuak San Mamesen
2010-06-30 02:09 Bertsolaritzea Gustora egon nintzan atzo gabaz San Mamesen. AC/DCk bere betiko errepertorioa eskaini eban Bilbon. Zelan geldi egon "High voltage", "Whole lotta Rosie", "Highway to hell" edo "Hell bells" lakoak entzuten? Ez neban jesarlekua ezertako erabili izan, kontzertu osoan zehar mobiduten egon nintzalako. Halandabe, uste baino okerrago hasi zan gaba. Sartu ahal izateko jente ilara handiak egozan eta sarrereak egiaztatzeko jente gitxi. Antolakuntzeak huts nabaria izan ebala iruditu jatan. Arraio, futbola ikusteko ez da horrenbesteko arazo izaten! Horrezaz ganera, kontzertuaren hasierean audioa oso oso eskaxa izan zan (Saturazinoak eta guzti!!!) baina bandearen beharrak gure pena guztiak bialdu ebazan kontzertua aurrera joan ahala. Nire lagun batek esaten eustan Angus Young errejistro gitxiko kitarrajolea zala. Eta egia da bere estiloa oso berezia dala eta patroi batetik ez dala sekulan atarako. Baina oholtza ganean daukan indarra eta boterea ez dot sekulan ikusi. Plazagizona baino oholtzagizona dala esango neuke. Zin dagit kontzertu mordoa ikusi dotela urteetan eta gizon honek egiten dauana neurri guztietatik kanpo dago. Leher eginda atara nintzan baina pozik. San Mameseko adarren gabak min guztiak kendu eustazan.Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!