Espainiako futbolaren burbuila biak

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2010-06-19 20:00   Euskaldunak munduan Egunotan ikusi dogu futbolaren inguruan mobiduten danak burbuilaren itxurea  hartu dauela. Txapelduna izan behar zan Espainia futbol talde indartsu batek menperatu dau. Egunotan jazotakoak erakutsi deusku Espainian espainiar abertzaletasunea egon badagoala, eta abertzaletasun sutsua, alajaina! Besteak beste, ikusi dogu futbola komentetan dabilzan kazetariek eta “adituek” ezin dabela asumidu euren bihotzeko selekzinoak teorian ahula zan selekzino baten kontra partidua galdu egin dauela. Espainiako futbol selekzinoaren nagusitasuna burbuila badan ala ez hurrengo partiduek esango deuskue, baina zalantza barik Mediapro enpresak dituan zailtasun ekonomikoek frogatzen dabe badagozala beste burbuila bi lehertuteko zorian: futbolarena eta komunikabideena. Orain egun gitxi esaten neban adreiluarenaren ondoren futbola eta komunikabideak egozala zain. Prentsan ikusi dogu miloe mordoa pagau dirala telebista eskubideak dirala eta. Memoriak huts egiten ez badeust 150 miloe euro pagau ziran hiru urteetako Ligako eskubideen truke. Negozioa borobila zan paperaren ganean: ikusleek dirua pagetan eben partiduak telebistatik ikusi ahal izateko. Honez ganera, bertan iminitako publizidadea merkatuko karuena izango zan. Diru hori jasota, telebistek diru piloa emoten eutsien futbol klubeei. Klubek, euren aldetik, diru piloa hartuten eben munduko jokalaririk onenak fitxau ahal izateko. “Izarretako liga”, bere aldetik, berebiziko amua izango litzake ikusle gehiago erakarteko. Urteak joan urteak etorri, negozioa ez da horren borobila izan. Futbolak ez dau horrenbesteko ikuslerik erakarri, krisialdiaren ondorioz hurrengo urtetako publizidade prebisinoak ez dira bape goxoak eta futbol taldeek uste baino diru gitxiago hartu beharko dabe telebistetatik. Seguruenik, kontratuetan zehaztutakoa baino gitxiago jasoko dabe.  Katearen hurrengo musturra jokalariak dira. Agoantauko ete dabe jokalariek soldata jaitsierak? Arazo ekonomiko larriak daukiezan kluben egoerea larriagotu egin daiteke hemendik gitxira. Noraino? Gatxa da erantzun egokia emotea, baina nire ustetan aurrerantzean izarretako ligak argi motelagoak izango ditu. Espainarren selekzinoaren modura.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu