Panem et futbolem arazo ekonomikoak ezkutatzeko
2010-06-14 00:35 Musikea Egunotan ixilik egon naz gerrearen zain. Konstituzinoaren 8. Artikulua indarrean noz iminiko. Hamaika biderrez aitatu izan da artikulua. Honen arabera, Ejerzitoari jagoko Espainiaren subirotasunea defendidutea. Eta Espainiak bere subirotasuna galdu dau egunotan. Zapatero presidenteak hartu dituan danok ezagutzen doguzan erabagiak Europa eta Ameriketako agintariek inposatuta. Obamak, Merkelek, Sarkozyk agindu deutse Zapaterori defizit publikoa murrizteko neurri zorrotzak hartzeko. Era berean, finantza sistemea aldatu beharko dau eta lan merkatuak goitik beherako aldaketak jasango ditu. Horren truk, inok gura ez dauen zor espainiarra erosiko dabe. Ez da Zapateroren edo sozialdemokraziaren porrota. Espainiako eredu ekonomikoa pikutara joan da. Greziaren defizita BPGren % 13koa bazan, Espainiarena % 11,5ekoa da. Eta egoerea horretan Espainia defentsa barik dago. Adreiluaren burbuilak, alegia, eraikuntzearen boomak lehert u egin dau. Zorretan bizi dan gizarteak zorra pagau beharko dau. Besteak beste, adreiluen inguruan sortu dana aurrezki kutxa batzuk atrapauta dagoz. Aurrerautako dirua ezin dabe kobrau. Daborduko bi dira Espainian porrot egin daben kutxak. Itxura guztien arabera, zerrendea ez da hor amaituko. Eta nire ustetan badagoz oraindino lehertu beharreko beste burbuila batzuk: komunikabideak eta futbola. Mingarria da bankarrotearen mugan dagoan estaduan Belén Esteban lako izar kutreek kobretan dabena. Eta burla galanta da Espainiako futbolean bizi dan aberastasun faltsua. Zorrek janda hainbat klub goiko mailetan, desagertzeko zorian talde apal asko eta abertzaletasun espainiarraren tresna dan 'La Roja'-k diru kopuru iraingarria jasoko ei dau Munduko Kopea irabazten badau. Futbolaz mozkortuta dagozan askok eta askok ez dakie okerrena ondino etorteko dagoala.Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!