PSOE monarkikoa ete da?
2010-05-31 01:18 Euskerea berbagai Orain urteak ezagutu neban Koldo Méndez sozialistea. Biok Uribarritik ibiliak gara. Orain, barriz, denporatxua da ikusi ez dodana, baina orduan behin baino gehiagotan egiten genduan berba eta esan behar dot Printzeen kontra esandakoak bat datozela orduan azaltzen eustan jarrereagaz. Sarritan kontau izan dot lagunartean Koldok esandakoa bere izena aitatu barik. Ez neban pentsau izan horren famatua izango zala bere ekintza horrengaitik. ETAk gogor joten eban orduan. Garai haretan Fernando Buesa erahil eben. Akordetan naz kalean topau nebala eta nire doluminak agertu neutsazala. Eskertu eta gero esan eustan ez zala Gasteizera hiletara joango, ez ebalako Mayor Oreja eta Iturgaiz lako jendeagaz batera egon gura. Ezin dot hemen errepetidu hareen kontra esandakoa. Sarritan esaten eban negoziazino politikoa beharrezkoa zala ETAgaz. Ez eukan autodeterminazinoaren kontra ezer. Azken finean, esaten ebanez, autodeterminazinoa ezkerraren kulturan dago. “Demokrazia ekarteko erregea onartu badogu zelan ez dogu onartuko ezkerraren kulturan dagoan autodeterminazinoa pakea irabazteko?†esaten eban hitzez hitz. Azpimarratzen eban ETAk ekintzaren bat egiten eban bakotxean argudio barik lagaten ebela bere alderdian. Orain urte betetik hona alderdiaren disziplinatik kanpo behin eta barriro kokatu izan dala adierazo izan dabe iturri sozialistek. Ez da harritzekoa. Orain urtebete osotu zan fronte unionistea Euskadiko Erkidego Autonomoan. Bera ezagututa, seguru nago fronte horren kontra agertu izan dala. Eta ikusitakoaren arabera, PSOEtik kanpo geratuko da Koldo Mendez betiko sozialista errepublikazalea.Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!