Espainia zertako?
2010-05-07 01:311993. urtea izan zan. Xabier Arzalluzek euripean emon eban mitinean zera adierazo eban: “Sufflea aire barik geratu daâ€. 1992an Espainian izan zan zoramena ahaztuta egoan daborduko. Bartzelonako Olinpiadak, Sevillako Expoa eta Madril eta Sevillaren arteko Abiadura Handiko Trenea iraganeko amesa ziran. 1993. urtean Espainiako ekonomiak hondoa jo eban.
Oraingo zuloa are sakonagoa da, zalantza barik. Hasikeran Madrileko gobernuak ez eban onartuten krisialdiaren esistentzia bera. Gero hartu ebazan neurriak zentzubako pitokeriak zirala begibistan geratu da eta orain, zer egin leitekean ez dakienean, nazinoarteko konspirazinoaren mamua astintzen dabe.
Standard & Poor´s ajentziak txosten gogorra osotu dau Espainiako ekonomiaren egoerearen inguruan. Norabide onik ez dauela hartun esan izan dabe. Zenbakiak gero eta txarragoak dira. Defizit publikoa eta zor publikoa gora eta gora doaz, defizit pribatua be ikaragarria da, langabezia Europako altuena da daborduko eta Euskadiri jagokonez komenigarria dala merkatu barriak topatea dino, Espainiakoa gero eta ahulagoa izango dalako.
Horixe bera esan eban Joxeba Egibarrek eta ikusi dogu zelango manipulazinoa izan daben bere berbok. S&Pri esan ez eutsena Egibarri bota deutse. Baina hurrengo egunetako jazoerek arrazoia emon dautse S&Pri eta Egibarri. Espainiako egoera ekonomikoa ez da bape egonkorra.
Espainia espekulazinoaren hatzaparretan erori dala dinoe orain gobernuko bozeroaileek eta euren sokako komunikabideek. Ez naz ni izango inbertsore handien lana defendiduten ibiliko dana, baina onartu behar da honeek inbertsoreok munduan zehar dagozan ahuldade ekonomikoak aprobetxau egiten dabezala euren negozioak egiteko, eta Espainia ekonomikoki zisku eginda egongo ez bazan alperrekoak  izango ziran bere kontrako “eraso espekulatiboakâ€
Adreiluaren menpean bizi da urteetan Espainia. Orain milaka eta milaka etxe dagoz salgai. Oso etxe gitxi egiten dira eta, ondorioz, eraikuntzaren alorrean beharrean ibili diran asko langabezian dagoz. Horrenbeste inbertsino handi kreditoen bidez burutu dira. Pertsona piloa be kredito itzeletan sartu da gero eta garestiagoak ziran etxeak pagau ahal izateko. Zelan atarako da Espainia zulo ekonomikotik? Ze alor izango da Espainiako motor ekonomikoa? Ez da halangorik ikusten.
Eta abertzale moduan galdera mordoa daukadaz saltoka nire buruan: politikoki gure nortasunaren ukazinoa da Espainia. Gaur bertan tertulia batean kazetari espainiar batek esaten eban “aldaketearen†Jaurlaritzearen politikan nortasun nazionalek ez daukiela garrantzirik. Eta irribarre mingotsa etorri jat ahora holango guzur galanta entzutean.
Politikoki debekuak eta ekonomikoki zamea. Katalunyan gero eta gehiago zabaldu dan galderea etorri jat burura: Ze onura ekarten deusku Espainiak?
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!