Sententzia etorri da: Justiziaren zain nago ondino
2010-04-13 01:57 Musikea Lau lerro Egunkaria kasuarena komentetako: gaur eguerdian barria zabaldu danean, egunkari gehienek sententzia argitaratu dabe. 30 orri pasatxo. Honeek orriok irakurteak merezidu dau. Entzutegi Nazinonaleko epaileak behin eta barriro esaten dau ez zala Egunkaria sarrarazo egin behar. Zergaitik orduan? Atxilotutakoek salatu ebezan tratu txarren inguruan be adierazgarria da sententzia. Izan ziran ala ez ziurtatu barik, segurtasun indarren eskuetan egon ziran bitartean gauzak ez zirala ondo egin idatzi eta sinatzen dau epaileak. Eta ulertu gura dauenak ulertu dagiala. Sententzia etorri da, baina Justizia nagusitzeko asko falta da ondino. Egunkaria sarrarazo eben, euskarri legal barik, arrazoi benemeritoa tarteko. Operazino horri 'argi berdea' (zentzu bitan) emon eutsan instrukzino epaileari ez jako ezebe esango? Gutako nonok gure beharrean goitik behera laban egin ezkero ondorioak sufriduten doguz. Komentario laburra, egur dialektikoa, zigor ekonomikoa edo kale gorria. Epaileak sakratuak ei dira frankismoaren kontra hasten ez diran bitartean. Enpresea zarratu eben, hainbat langile kalean geratu ziran, pertsona batzuen izen onak zikindu egin ebezan, oso ezagunak diran politikoek, kazetariek eta eretxiemoleek kaka izan dabe ahoan urte honeetan zehar Egunkariaren ganean berba egiteko orduan. Danak dagoz gaur txaloka 'Justizia nagusitu dalako'. Justizia? Ez horixe! Epaitutakoak kondenatu izan balebez entzungo geunkezan komunikabide guztietan barrabaskeriak ez dirala debalde ataraten gaiztoak bere zigorra izaten dauelako beti. Eta Estaduko estruktureak izan dauen sekulako hankasartzeak ez dau zigorrik merezidu? Eta urteetan epaitutakoak erruduntzat hartu dabezanak 'ustezko' berbea ahaztu eta jentaurrean irain larriak bota ostean, isilik geratuko dira hurrengo kasurarte?Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!