Langabeziaren kontra burrukatzeko, egin daigun otoitz

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2010-02-08 01:36   Musikea

Orain urte bete, hauteskunde autonomikoen aurrekanpainan zehar idatzi neban sozialistek ez eukiezala ideia onik krisialdi ekonomikotik atarateko. Honexegaitik uste neban ez jakula uritarroi komenidu Alderdi Sozialisteak liderautako gobernu bat Euskal Autonomi Erkidegoan (tire, beste arrazoi batzuk be baegozan, baina hau be aitatu egin neban).

Joan dan astea gogorra, oso gogorra izan da Espainiako ekonomiarentzat. Eta okerragoa dana, ez dau emoten urtenbiderantza goazenik. Gustau ala ez, zaku haretan Hegoaldeko euskaldunok be sartuta gagoz. Are gehiago Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Sailburuak 'Zapaterok egingo dauen bardina' egingo dauela adierazo eta gero.

Gora eta gora doa langabezia, erakunde publikoen defizita be gorantza, etorkizuneko pentsinoak pagau ahal izateko zer egin behar dan ez dakie, eta baldin badakie ez dakie hartu beharreko neurriok zelan martxan imini.

Europan kezkauta ei dagoz, Grezia eta Espainia zaku bardinean sartu ditue, hau da, gaixo ekonomikoen zakuan. Espekuladoreek apustu sendoa egin dabe: Espainiak hondoa joko dau hemendik gitxira.

Sozialistek dana propagandea dala dinoe, lehenengo kimu berdeak agertu ei diralako. Halanda be, hilebetez hilebete gorantza doan langabeziak negu gorrian jarraitzen dau.

Baina ez gaitezan kezkatu. Zapatero Europan daukagu agintzen, eta Atlantikoaren bestaldean dagoan Obamagaz batera sekulako koalizino aurrerakoia osotuko dau. Hasteko, fenomeno biak batu dira alkarregaz otoitz egiteko, Jaungoikoaren laguntzinoa eskatuz krisialditik atarateko, dinot nik.

Inok imajinetan dau zer esango genduan alde honetan Bush eta Aznar ekitaldi publikoan alkarregaz otoitz egiten ikusi izan ezkero? A, baina honeek kontserbadoreak dira eta horreek ez. Eta gizakiaren arazoak konpontzeko otoitzaren indarrean aurrerakoiek sinistuten ei dabe, jakina…

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu