Pacheco, gogoan zaitugu!!
2010-01-31 02:40 MusikeaEhundaka lagun baino ez manifestari pakearen alde Bilbon. Euriak erru pixkat izango dau, jakina. Baina ezin da ukatu “Gesto por la paz†erakundeak aspaldiko indarra galdu egin dauela.
Ez da harritzekoa kontuan hartzen badogu ETAren indarkeriak gero eta presentzia gitxiago daukala gure gizartean (lar nabaria, ondino) eta erakundeak beste indarkeri moeten kontra ezer gitxi esan eta egiten dauela.
Alde batetik, esan behar dot hiru edo lau biderrez irakurri dotela ETAren azken komunikatua. Ez da lan erraza halango agirietatik probetxuzko zeozer ataratea. Ondino ez dakit indarkeriagaz jarraitzeko asmorik ete daukien edota bertan behera ez ete dan geratuko. Ditxosozko Prozesu demokratikoa zibila edo militarra izatea gura daben ez dot argi ikusi.
Suposatzen dot mundu horren barruko eztabaidea guk uste baino biziagoa izango dala. Orain arteko eztabaida gehienetan “jo ta ke†jarraitu gura ebenak irabazle atara dira, baina orain, badauka urtenbide politikorik burruka armatuak? Eta zelan urten zulotik gerrea galdu eta gero irabazlearen etxureak egiten? Horra koxkea.
Bestaldetik, eskandalizauta irakurri dot Otegiren kontrako epaiketean jazotakoa. Alde batetik epaileak preguntau egin dautsa ia terrorismoa kondenetan dauen. Eta nik uste neban Espainiako Konstituzinoaren 16.2 artikuluaren arabera ezin jakola inori bere ideia, erlijino edo sinismenen inguruan deklaratzera behartu. Kakoa ETAko preso baten aldeko ekitaldi publiko batean adierazo ebana zan, ez bere pentsakerea, edo hori pentsetan neban nik. Eta Otegik adierazo ebanaren inguruan be, zirkuak jarraitzen dau. Salatu eban erakundeak ez daki seguru Otegik zer esan eban, egunkariek dinoena baino ez dabe kontuan hartu eta horreek deklarazinook ez ei dagoz zuzen itzulita, poliziek egindako itzulpenak Anakleto agentearen eskutik datozela emoten dau…
Zergaitik epaitu dabe orduan? Martiria bihurtu gura dabe? Terrorismoaren kontrako burrukan jo eta su dabilzala sinistarazo gura deuskue? Edo Espainiako justizia buru barik dabilen zezena ete da?
Honen inguruan ez da ezer esan Bilboko manifestazinoan. Deialdia egin dabenen sokakoa ez dalako izango ete? Edo giza eskubideen urraketak salatzeko begi bakarra erabilten dabelako? Eta Egunkariaren inguruan aste honetan zehar jakin izan doguna hoba ez komentetea.
Egunotan gogoan izan dot Xerezeko alkatea izan zan Pedro Pacheco. Honek adierazo eban Espainian justizia katx… zala eta hori esatearren epaitua izan zan. Hori bera pentsetearren (nik ez dot idatzi, eee...) ni neu be epaituko ete nabe?
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!